Gure zerbitzuak
Gure esperientziak ziurtatzen du espezialistak garela sukaldaritza-zerbitzuaren ekoizpen-kate osoan.
Zerbitzu nagusiak
- Elikatze- eta sukaldaritza-zerbitzuen kudeaketa
- Kafetegi, jatetxe eta vending zerbitzuen ustiapena
- Sukaldaritza-zerbitzuen osoko kudeaketa
- Hornikuntza-zerbitzua hornitzaile bakarrarekin
Beste zerbitzu batzuk
- Proiektu teknikoen diseinua
- Sukaldaritza-prozesuetara aplikatutako teknologia berriak (Advanced sistema)
- Negozioak garatzeko modeloetarako aholkularitza
- Kalitateari, nutrizioari eta elikadura-segurtasunari buruzko kontu-ikuskaritzak eta aholkularitza
- Maila guztietarako trebakuntza-programak
Behar duzun zerbitzua eskaintzen dizugu

TOKIAN TOKIKO SUKALDARITZA
Edozein instalazioko sukaldea osorik kudeatzen dugu. Gure langileak arduratzen dira menuak antolatzeaz, stocka kudeatzeaz eta janaria instalazioetan bertan prestatzeaz.

KAFETEGIAREN ETA ELIKADURAREN KUDEAKETA
Edozein instalazio-motatako kafetegiak eta jatetxeak kudeatzen eta hornitzen ditugu, ospitaleetatik kultur-etxeetara edo kirol-klubetara.

EKITALDIETARAKO CATERINGA
Zenbait ekitalditarako proposamen desberdinak eskaintzen ditugu. Coffee breakak, koktelak, bazkariak edo afariak... Dena dela zure ekitaldira etorri direnei eskerrak emateko bururatu zaizuna, gauzatu dezakegu.

OSOKO HORNITZAILEA
Behar duzun guztia emango dizugu zure sukaldaritza-zerbitzua eskaintzeko: lehengaiak, garbiketa-produktuak... Eta zure eskura izango duzu baita ere Dietetika eta Nutrizio saila eta Erosketak kudeatzeko saila.

SUKALDE NAGUSIAK
Gure sukalde nagusietan menuak prestatzen ditugu eta gero garraiatzen ditugu tenperatura optimoa eta bere ezaugarri guztiak mantentzeko. Sukalderik ez duten edo eraginkortasun handiagoa nahi duten instalazioetarako erantzuna.

vending
Vending makinen instalazioa kudeatzen dugu eta sektorearen azken joerei buruzko aholkua ematen dugu erabiltzaileek nahi dituzten produktuak eskaini ditzazun.

Delivery
Enpresentzako erantzunen artean, delivery zerbitzua eskaintzen dugu nahi duten langileek bazkaria egunero eskatu eta lantokian jan ahal izateko.

TAKE AWAY
Eramateko aurkezpen-formatuak ditugu kafetegien eta jatetxeen kudeaketa arintzeko. Packaging berrerabilgarria eta birziklagarria lehenesten dugu.

AHOLKULARITZA
Gure esperientzia eta ezagutza zure eskura. Gure zerbitzu guztiek barne hartzen dute aholkularitza pertsonalizatua kasu bakoitzaren neurrirako erantzunak aurkitzeko.

INSTALAZIOEN DISEINUA
Edozein behar eta lekura egokitzen gara. Horregatik ditugu espezialistak edozein instalazio diseinatu eta burutzeko, sukaldeetatik jantoki eta kafetegi tokietara.