2019an inauguratu genuen Espainian lehen Tavolamica jatetxea. Italian marka sendoa da eta 40 establezimendu baino gehiago ditu. Tavolamicak lan-jatetxe baten funtzioak betetzen ditu, baina enpresatik kanpo.
Giro berria leku lasaitu eta moderno batean lanaldian etenaz gozatzeko.
Gure chefek eskaintza gastronomiko anitza antolatu dute inguruko langileek egunero bazkari desberdinez gozatu dezaten. Gure sukaldaritza elikadura mediterraneoan oinarritzen dugu, gertuko eta urte-sasoiko elikagaiekin.
Tresna teknologikoez baliatzen gara tokia eta zerbitzua eraginkortasun handiagoz kudeatzeko. Gure appean erabiltzaileek eguneko platerak eta Tavolamicako nobedadeak kontsultatu ditzakete. Halaber, jatetxean pantaila digitalak daude.