Skip to content

Legezko oharra

ATARIKO TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

Sozietatearen Izena: CATERING ARCASA, S.L.
Sozietatearen helbidea: C/ GASPAR FÀBREGAS 81, PLANTA 3 – 08950 ESPLUGUES DE LLOBREGAT (BARCELONA)
IFZ:  B-08465601
Posta elektronikoa: arcasa@arcasa.com

Atari honetara sartzeko erabiltzen den domeinua CATERING ARCASA, S.L. enpresakoa da; ARCASArenak ez diren eta ARCASAren izen onari kalte egin diezaioketen edo erabiltzaileen artean nahastea sor dezaketen eduki, produktu edo zerbitzuekin erabiltzea debekatuta dago.

HELBURUA

Legezko ohar honen helburua Baldintza Orokorrak ezartzea da, Interneteko erabiltzaileentzat dohainik den webgune honetara sartu, nabigatu eta erabiltzeko.

Gure web orrialdea erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen dizu, eta Baldintza Orokor hauek guztiak, erreparorik gabe, onartzea suposatzen du, baita gure pribatutasun politika eta datu pertsonalen tratamendua ere, web orrialdera sartu eta berehala.

ARCASAk edozein momentutan Baldintza Orokor hauek aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea gordetzen du, eta, orokorrean, Atariko diseinua eta konfigurazioa osatzen duten osagaiak. Horregatik, ARCASAk erabiltzaileei gomendatzen die baldintza hauek arretaz irakur dezatela, Atarira sartzen diren bakoitzean.

Atariaren bidez produktu edo zerbitzuak erabiltzeko, emateko edota kontratatzeko eskaintza eginez gero, Erabiltzaileak hauek erabili edota eskatzeak suposatzen du, era berean, horren gainean ezarri diren, eta Legezko ohar honen osagaia diren baldintza bereziak, erreparorik gabe, onartzen dituela.

Titularrak Atariaren bidez erregistratu diren Erabiltzaileei, eta aplikagarriak diren baldintza bereziak zehazki onartu dituztenei, zenbait produktu eta zerbitzu, modu esklusiboan, eskaintzeko ahalmena gordetzen du.

Era berean, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabean, Atariko produktu, zerbitzu edota edukietarako sarbidea amaitu, eten edo mozteko ahalmena gordetzen du, baita Atari beraren konfigurazioa, prestazioak, produktuak, zerbitzuak eta edukiak, Erabiltzaileak inolako kalte-ordainik eskatzeko edo exijitzeko aukerarik ez duela; bereziki mantenua, konponketa, eguneratzea, hobekuntza edota aldaketa tekniko, operatibo edota legezkoak direla eta. Amaiera honen ostean, Legezko ohar honetan dauden debekuek, murrizketek eta mugapenek indarrean jarraituko dute, aplikagarriak izan daitezkeen edozein baldintza partikularretan.

ATARIAREN SARBIDEA ETA ERABILERA

Erabiltzaileak adierazten du hitzarmen honetan lotzeko beharrezkoa den legezko gaitasuna baduela, eta hemen jakinarazten diren Baldintza Orokor hauen arabera Ataria erabiltzeko, Baldintzak bere osotasunean ulertzen eta aditzen dituelarik.

Atarira sartzeak, bertan eskaintzen diren edukiak erabiltzeak, baita eskaera-inprimakiak erabiltzeak, informazioa jasotzeko eskabideak bidaltzeak, eta, orokorrean, aurrekoen antzerako edozein ekintza egiteak inplikatzen du, Atarian nabigatzen ari direnen aldetik, Erabiltzaile-izaera hartu dutela, eta Legezko ohar honetan dauden arau guzti-guztiak, erreparorik gabe, onartzen dituztela.

Era berean, Erabiltzaileak adierazten du berak emandako informazio guztia, Atari hau erabiltzen ari den bitartean, egiazkoa, betea eta zehatza dela.

Edonola ere, Atariaren sarbidea, nabigazioa eta erabilera Erabiltzailearen erantzukizun bakarra eta esklusiboa da, horregatik Erabiltzaileak Atariaren eta bertako edukien erabilerari dagokion edozein jarraibide gehigarri, arduraz eta modu leialean, beteko duelako hitza ematen du. Zentzu honetan, Erabiltzailea Atariaren edukiak modu arduratsuan, zuzenean eta legezkoan erabiltzen behartuta dago, indarrean dagoen legediaren arabera, eta bereziki honako hau ez du egingo:

  1. Ez ditu erabiliko legearen, moralaren, orokorrean onartzen diren ohitura onen kontra, edo ordena publikoaren eta ARCASAk eman dituen jarraibideen kontra.
  2. Ez ditu erabiliko hirugarrenen eskubide legezkoei kalte eginez.
  3. Ez ditu edukiak erabiliko, eta bereziki Atarian zehar lortutako edozein motatako informazioa publizitatea bidaltzeko, salmenta zuzena edo edozein helburu komertziala duten jakinarazpenak egiteko, pertsona ugariei, helburua edozein dela ere, eskatu ez diren mezuak bidaltzeko; era berean Erabiltzaileak ez du informazio hori inolaz ere salmentarako edo dibulgaziorako erabiliko.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web hau CATERING ARCASA, S.L. enpresakoa da.

Web honen Jabetza intelektualaren eskubideak eta ustiapen eta erreprodukzio eskubideak, eta bertako edukien eskubideak enpresa honetakoak dira modu esklusiboan, beste gauza bat adierazten ez den bitartean, eta hirugarrenenak, ARCASAk dagokion lizentzia lortu baldin badu.

Atariaren Edukiak dira, azalpen hutsean, ez zehatzean, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, nabigatzeko egitura, softwarea, ikus-entzunezko edukiak, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak, aurkibideak, markak, logotipoak, adierazpenak eta informazioak, eta orokorrean jabetza intelektual eta industrialeko arau nazionalek eta nazioarteko hitzarmenek babesten duten beste edozein sormen.

Legezko titularra ez diren beste pertsonek erabilera desegokia eginez gero, titularraren baimen zehatzik eta nabaririk gabe, Batasuneko edota Espainiako ordenamendu juridikoan dauden baliabide legal guztiekin salatu eta jazarriko da.

Web honetako edozein orrialdetako edukiak deskargatu, kopiatu edo inprimatu ahal dira soilik erabilera pertsonal eta pribaturako. Web honetako informazioa, edukia eta jakinarazpenak, aldez aurretik ARCASAren baimen idatzirik gabe, erreproduzitzea, transmititzea, eraldatzea edo ezabatzea debekatuta dago.

ARCASAk ahalmena gordetzen du web honetako edukia, estekak edo bertatik lortutako informazioa aldatzeko, eteteko, ixteko edo murrizteko, aldez aurretik jakinarazi gabe. Honek, edozein modutan, ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen Erabiltzaileak web orrialdea modu desegokian erabiltzen badu, bai informazioari dagokionez, bai bertan dauden zerbitzuei dagokienez.

ATARIAREN TITULARRAREN ERANTZUKIZUNAK

ARCASAk adierazten du beharrezko eta arrazoizko neurri guztiak hartu dituela, bere ahalmenen eta teknologiaren egoeraren arabera, Atariaren funtzionamendua bermatzeko, eta Erabiltzaileei kalte egin diezaieketen birus eta beste osagai kaltegarrien existentzia edota transmisioa ekidite aldera.

Era berean, ARCASAk eskura dauzkan arrazoizko neurri guztiak jarriko ditu Atarian ematen diren informazio eta edukien egiatasuna, zehaztasuna, egokitasuna, sakontasuna eta gaurkotasuna egiaztatzeko.

BERMEAK BAZTERTZEA

Erabiltzaileak badaki eta zehazki onartzen du ARCASAk ez duela inolako bermerik ematen, bai zehazki bai inplizituki, Atarian argitaratzen den edota ematen den informazioaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta zehaztasuna dela eta, ARCASAren produktu edota zerbitzuen inguruan.

Zehazki, ARCASAk ez du bermerik ematen, ez du erantzukizunik hartzen honako honetan:

  1. Ataria eskuragarri ez badago, edo sartzeko ezinean, edo edukiek jarraipenik ez badute.
  1. Eteteak, Atarira sartzeko hutsuneak eta funtzionamendu okerra, baita Internetera konektatzean arazo teknikoak edo akatsak gertatzen badira.
  1. Atarian, edo hau eskaintzen duen zerbitzarian birus eta beste osagai informatiko kaltegarrien ausentzia; Erabiltzaileari dagokio, bere kasuan, baliabide egokiak izatea programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta garbitzeko.
  1. Atariaren erasoezintasuna eta bertan hartzen diren segurtasun neurriak.
  1. Edukietan akatsak ez izatea.
  1. Ataria helburu edo jomuga berezi batera egokitzea, eta produktuen edo zerbitzuen arabera argitaratzen den edota ematen den informazioa.
  1. Atarian ematen den informazioa dela eta hartzen diren erabakiak, ezta Erabiltzaileak edo hirugarren batek, atarian hartutako informazioa oinarri bakarra dela eta, egin diren jarduerengatik jaso duen kaltea.
  1. Atariak zerbitzua eman bitartean Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan gertatu diren kalteak.
  1. Atariaren funtzionamendu akastuna dela eta, gerta litekeen beste edozein kalte.

ESTEKAK

BESTE ORRIALDETARAKO ESTEKAK

ARCASAk bere Atarian estekak eskain ditzake, zuzenean edo zeharka, Ataritik kanpo dauden Interneteko baliabide edo web orrialdetara. Bere kasuan, esteka hauek ez dute esan nahi arduradunekin hitzarmenak daudenik, ezta ARCASAren gomendioa han eskain litezkeen produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko.

ARCASAk ez dauka Ataritik lotu ahal diren beste web orrialdetan eskaintzen diren informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak ezagutzeko, kontrolatzeko edo aprobatzeko ahalmenik, ez giza baliabiderik edo teknikorik. Beraz, ARCASAk ezin du bere gain hartu inolako erantzukizunik Ataritik esteka eman litekeen web orrialdeak direla eta, zehazki, azalpen moduan, ez modu hertsian, haien funtzionamendua, sarbidea, datuak, informazioa, artxibategiak, produktu eta zerbitzuen kalitatea eta fidagarritasuna, bertako estekak edota orokorrean edozein eduki dela eta.

CATERING ARCASA, S.L.-KO “ARCASA.ES” ATARIRA GIDATZEN DUTEN ESTEKAK

Edozein erabiltzailek, erakundek edo web orrialdek Ataria jomuga duen esteka ezarri nahi izanez gero, esteka jarri baino lehen Titularraren baimen zehatza eta idatzia jaso beharko du, eta estekak osoa eta betea izan beharko du, hau da, Atariaren orrialde nagusira gidatu behar du, orrialde nagusi horren zabalpen osoa izan behar du.

ARCASAren arcasa.es Atarirako esteka jarri nahi duen erakundeak bere web orrialdean marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo Titularraren edota Atariaren beste ezaugarri identifikatzailea sartu nahi izango balu, ARCASAren aldez aurretiko baimen zehatza eta idatzia beharko du.

BALIOGABETASUNA

Legezko ohar honetako edozein xedapen baliogabetzat hartuko balitz, osotasunean edo zatika, baliogabetasun edo aplikaezintasun horrek ez die eraginik egingo Legezko oharraren beste xedapenei, ezta, bere kasuan, ezar litezkeen baldintza bereziei ere.

ARCASAk Legezko ohar honetan aitortzen diren eskubide edo ekintza gauzatzen ez badu, horrek ez dakar eskubideari edo ekintzari uko egiten diola, bere aldetik idatziz ematen duen aintzatespena eta akordioa izan ezik.

LEGEDI APLIKAGARRIA ETA AUZITEGI ESKUDUNAK

Legezko ohar honetako edozein xedapen baliogabetzat hartuko balitz, osotasunean edo zatika, baliogabetasun edo aplikaezintasun horrek ez die eraginik egingo Legezko oharraren beste xedapenei, ezta, bere kasuan, ezar litezkeen baldintza bereziei ere.

ARCASAk Legezko ohar honetan aitortzen diren eskubide edo ekintza gauzatzen ez badu, horrek ez dakar eskubideari edo ekintzari uko egiten diola, bere aldetik idatziz ematen duen aintzatespena eta akordia izan ezik.

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!