Skip to content

Datuen babesa

NOR DA ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Tratamenduaren arduraduna: CATERING ARCASA, S.L. C/ Gaspar Fàbregas 81, planta 3 – 08950- Esplugues de Llobregat

Posta elektronikoa: arcasa@arcasa.com

ZEIN HELBURUREKIN JARRAITUKO DUGU ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEN?

Gure kontaktu, bezero eta hornitzaileen datu pertsonalak tratatzen ditugu, gure erakundearekin duten harreman komertziala kudeatze aldera, eta, bereziki, kontratuen alderdia, gure erakundearen eta gure esparruko informazioaren bidalketa, jardueren antolaketa, kanpainak edo gertakizunak, eta jakinarazpen informatiboen eta komertzialen bidalketa (baita posta elektronikoaren bidez ere).

ZENBAT DENBORATAN GORDETZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Datu pertsonalak sei (6) urteko epean gordeko dira, indarrean dagoen araudi kontulariaren arabera, eta, bere kasuan, hamar (10) urteko epean, kapitalak zuritzea saihesteko araudiaren arabera.

Edozein modutan, CATERING ARCASA, S.L.-k zure datu pertsonalak gordeko ditu kontratua emateko behar den beste, ezabatzeko eskaera egiten ez badiguzu. Dena dela, datuen tipologiaren arabera dagozkigun betebehar legezkoak betetzeko behar den beste denboratan gordeko ditu.

zEIN DA ZURE DATU PERTSONALAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?

Datuak tratatzeko legezko oinarria elkarrenganako interesa eta erabiltzailearen baimena da.

zEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO DIZKIOGU ZURE DATU PERTSONALAK?

Datuak soilik jakinarazi ahal izango zaizkie talde bereko erakundeei, edo CATERING ARCASA, S.L.-ri bere produktu edota zerbitzuen kudeaketaren esparruan lotutakoei, lehenago aipatutako helburu berberekin, baita Administrazio Publiko eskudunei, indarrean dagoen araudiak hala exijituta.

CATERING ARCASA, S.L.-ko langileak, CATERING ARCASA, S.L.ko barne segurtasunaren egituraren arabera sartzeko baimena dutenak, zure datuetara sar daitezke Datuak Babesteko Politika honetan deskribatzen diren helburuekin. CATERING ARCASA, S.L.-ko langile guztiek prestakuntza jaso dute, eta honen inguruan duten erantzukizunaz informazioa jaso dute, eta dagokien konfidentzialtasun hitzarmena sinatu dute. Era berean, zure datuetara hirugarrenen erakundeak sar daitezke, hauen parte hartzea zerbitzua emateko kudeaketa egokiak hala eskatzen duenean edo nahitaezkoa denean.

CATERING ARCASA,S.L.-k hirugarrenekin kontratuak edo kontratu akordioak eta segurtasun neurriak ezarri ditu, datu pertsonalen segurtasun eta babes maila egokia bermatze aldera.

ZURE DATU PERTSONALAK DIRELA ETA, ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK?

Edozein momentutan eskatu ahal duzu zure datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua murrizteko, eramateko eta datuak tratatzearen aurka egin ahal duzu.

Jakinarazpen komertzialak bidaltzeko baimena atzera bota ahal izango duzu, eta aurrean aipatutako eskubideak erabili ahal izango dituzu, arcasa@arcasa.com helbidera posta elektroniko bat bidalita, zure nortasuna egiaztatzeko agiriarekin batera. Horrez gain bidalketa elektronikoetan baja hartzeko aukera aurkituko duzu, bertan jadanik baja hartu nahi duzula esango diguzu.

Erantzun egokia jasotzen ez baduzu, eta erreklamazio bat egin nahi baduzu, edo, eskubide hauek direla eta, informazio gehiago lortu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu (www.agpd.es).

ZEIN DA GORDETZEN DEN INFORMAZIO PERTSONALA?

Identifikatzeko eta harremanetan jartzeko oinarrizko datuak gordetzen dira, proposamenak, informazio komertziala bidaltzeko eta fakturak sortzeko, esaterako, izena eta abizenak, bidaltzeko helbidea, IFZ/IFK edo kontu korrontearen zenbakia, bezeroak banku-helbideratzea nahi izanez gero.

ZEIN DA DATUAK BILTZEKO / ESKURAGARRI IZATEKO / SEGURTASUN KOPIAK EGITEKO POLITIKA, ETA NON GORDETZEN DIRA?

Informazioa ez da ezabatzen, erabiltzaileak ezabatzeko eskaera egiten ez badu, eta ezabatze hau zilegia baldin bada (ikus. 3. puntua). Beti egongo da eskuragarri, nahiz eta marketing edo informazio komertzialetarako blokeatuta egon daitezkeen, edo erabiltzaileak ezabatzeko, tratamendua murrizteko edo aurka egiteko eskubidea erabili baldin badu.

Datuak gordetzen dituzten zerbitzarietan segurtasun kopiak egiten dira, hauek behar bezala kontrolatzen eta zaintzen direla.

ZEIN DA INFORMAZIOAREN PRIBATUTASUN ETA SEGURTASUN POLITIKA, ETA NOLA SAR DAITEKE?

Datu-baserako sarbidea babestuta dago erabiltzaile eta pasahitzaren bidez.

Urrutiko sarbidearen kasuan, VNP protokoloaren bidez egiten da.

SEGURTASUN-GORABEHERETAN ETA ERAGINAREN ANALISIAN, ZEIN DA ERANTZUN-POLITIKA?

CATERING ARCASA, S.L.-k babesteko neurri tekniko eta antolamendu egokia hartu ditu. Neurri hauek datu pertsonalen segurtasunaren urraketa potentzial baten eragina izan lezaketen datuetan aplikatu dira. Baimena ez duten pertsonak ezin dira sartu bezero/erabiltzaileen datuetara.

CATERING ARCASA, S.L.-k arriskuen azterketa burutu du, eta eguneratuta dauka, datu pertsonalen kalteberatasuna eta bezero/erabiltzaileen segurtasuna eta intimitateren gaineko inpaktua dela eta.

ZERBITZUAREN BAJA DELA ETA, ZEIN DA INFORMAZIOA EZABATZEKO POLITIKA?

CATERING ARCASA, S.L.-k baja hartzea erabaki duten eta ezabatzeko eskubidea erabili duten bezero/erabiltzaileen kontuetako datuak desaktibatzen ditu bere datu-baseetan. Kasu honetan, bezero/erabiltzailearen datuak blokeatuta geratuko dira, eta araudiak eskatzen duen denboran gordeko dira, aldeen artean izandako harremana justifikatzen duten betebehar legezkoak betetze aldera soilik.

DATUAK BABESTEKO ESPARRUAN, NOR DA GURE SEGURTASUNAREN ARDURADUNA?

CATERING ARCASA, S.L.-k, indarrean dagoen araudiaren arabera, ez dauka DBO bat (Datuak Babesteko Ordezkaria) izendatzeko betebehar legezkorik.

Hori gorabehera, CATERING ARCASA, S.L.-k datuen segurtasunerako pertsona arduraduna izendatu du, Pribatutasun Politika honen funtzionamendu egokia zaindu nahian, eta erakundearen barneko eta kanpoko erabiltzaileen datu pertsonalen inguruan eskakizun guztiak betetzen direla bermatzeko. Gure Datuen Segurtasunerako Arduradunarekin harremanetan jar zaitezke hemen: arcasa@arcasa.com.

CATERING ARCASA, S.L.-k datu pertsonalen segurtasuneko urraketa bat identifikatuz gero, erabiltzaile bati edo gehiagori dagokiena, honi/hauei honen berri jakinaraziko zaie ahalik eta lasterren. Arriskua eta urraketa garrantzizkoak izango balira, modu berean jakinaraziko litzaioke agintaritza eskudunari.

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!