Skip to content

Ikastetxeak

Zure Eguerdigunea hobetzen dugu

Eguerdigunearen osoko kudeaketa eskaintzen dugu, barne hartuz menuak antolatu eta prestatzea, Arcasaren berezko kalitate eta nutrizio irizpideak jarraituz. Horrez gain, haurrek tarte horretan bere ahalmena garatzen jarraitzeko ekintzak ere eskaintzen ditugu.

Elikadura orekatua eta egokitua

Menuen oinarria elikadura mediterraneoa eta urte-sasoiko eta gertuko produktuak dira, haurrei plater orekatuak eskaintzeko behar dituzten mantenugai guztiak har ditzaten.

Halaber, ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen gara eta kontuan hartzen ditugu alergiak, intolerantziak, ohitura erlijiotsuak eta familien ohitura nutrizionalak.

Gurasoentzako eta eskolentzako informazioa

Gurasoekin eta eskoletako zuzendaritzekin ezartzen ditugu komunikazio-kanal arinak, errazak eta gardenak menuen eta zerbitzuaren nobedadeen berri izan ditzaten. Arik, menuak haurrei azaltzen dizkien pertsonaiak, jakinaren gainean mantenduko zaituzte.

Pedagogia nutrizionala

Gure ustez, ikastetxeetan daukagun eginkizuna haurrek ohitura osasuntsuak hartzen laguntzeko aukera da. Ari arduratzen da jardunbide egokiak zabaltzeaz eta gure talde dietista-nutrizionista, eskoletan nutrizio-hitzaldiak emateaz.

Gure partnerrak

Gure partner espezializatuen eskutik, ikastetxeko hezkuntza-proiektua Eguerdigunean integratzen dugu haurrek gaitasun sozialak eta emozionalak garatu ditzaten, baita elikadura-ohitura osasuntsuak ere

Gure zerbitzuak

Gure konpromisoak

Ikastetxeei zuzendutako zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!