Skip to content

Gure konpromisoak

Dietetika eta nutrizioa

Arcasan kalitatezko nutrizioa eskaintzen diegu gure erabiltzaile guztiei.

Ohitura osasuntsuak eta elikadura orekatua, jasangarria eta hurbila sustatzen ditugu.

Gure Dietetika eta Nutrizio sailak elikadura antolatzen du pertsona bakoitzarentzako nutrizio-irizpide zehatzekin, analisi tekniko batetik abiatuta eta gure erabiltzaile bakoitzaren berezko beharretara egokituta.

Kontuan hartzen ditugu talde bereziki zaurgarrien beharrak eta gure dietek aukera dietetiko eta terapeutiko guztiak hartzen dituzte barne.

  • Neurrira egindako tratamendua eskaintzen dugu alergiak edo elikadura-intolerantziak egotekotan.

  • Nutrizio-aholkularitza eskaintzen ditugu eskola-, gizarte- eta osasun-sektoreetan.

  • Dieta mediterraneoa sustatzen dugu, hau da, balio erantsi handiko bizimodua, tokiko ekoizpena eta kontsumoa, nekazaritza jasangarria eta lurraldeen arteko trukeak eta ekimenak bultatzen dituena.

  • 2010. urtetik aurrera AMED ziurtagiria daukagu kafetegi guztietan (eskuratu duen lehen taldeen enpresa) eta AQUI FRUITA SI ziurtagiria.

  • Sustatzen ditugu Kataluniako Osasun Publiko Agentziaren PAASS eta PINSAP proiektuak eta PREME Eskoletako Menuak Aztertzeko Proiektua.

  • Blanquerna Saria eta CoDiNuCaT sariak jaso ditugu eta sarritan hartzen dugu parte talde-sukaldaritzaren esparruko mahai-inguruetan, foruetan eta biltzar nazionaletan.

Kalitatea eta elikadura-segurtasuna

Gure Kalitate sailaren asmo nagusia da elikadura-segurtasuna bermatzea gure sukaldeetako ekoizpen-prozesu guztietan zehar, baita ingurumen-politikak ezartzeko modu aktiboan laguntzea.

Gure kalitate eta elikadura-segurtasun teknikariak arduratzen dira Kontrolatu beharreko Funtsezko Puntuen Arrisku-Azterketa (KFPAA) sistema betetzeaz kontrol sanitariorako kudeaketa-tresna guztien bidez.

Kudeaketa integral sistema bat erabiltzen dugu prozesuak egiaztatzeko, egiten diren jarduerak ebaluatzeko eta etengabe hobetzen laguntzen diguten helburu eta adierazle berriak bilatzeko, beti kontuan hartuz indarrean dagoen legea betetzea, barne-baldintzak eta gure bezeroenak.

Arcasa, enpresa ziurtatua

Kalitatea kudeatzeko sistema | ISO 9001

Ingurumena kudeatzeko sistema | ISO 14001

Segurtasuna eta osasuna lanean | ISO 45001

Harremana bezeroarekin

Arcasan sinesten dugu bezeroekin elkartzen gaituzten proiektuak eta loturak kudeatu ahal izateko, bezeroa ardazten dituen diseinutik, garapenetik eta segimendutik abiatutako eredua jarraitu behar dela hasieratik.

Bere beharrak eta ezarri ditugun konpromisoak betetzea dira gure lehentasun nagusiak. Hori dela eta, bere zerbitzuan jartzen ditugu gure merkatu-ezagutza eta profesionaltasun guztia.

Bezeroarekin lankidetza sistema

Lankidetza, hazkunde eta etengabeko hobekuntza proiektuak eraikitzen ditugu gure bezeroen laguntzari esker. Epe ertain eta luzerako garapena beti gogoan.

Erabiltzaileen esperientzia hobetzea

Gure filosofia oinarritzen da erabiltzaile bakoitzaren berezko beharretara egokitutako erantzunak garatzean erabat gogobetetzeko asmoz.

Kudeaketa gardena

Bezeroari jakinarazten diogu beharrezko informazio guztia kudeaketaren jarraipen egokia egin eta konfiantzazko giroa izateko.

Taldeak integratzeko kultura

Egoera guztietara moldatzen gara eta integratzeko kultura handia daukagu zerbitzuen kudeaketan. Gure ustez, kudeaketan parte hartzen duten guztiak (Arcasako zein instalazioetako langileak) talde bera osatzen dute eta elkarlanean eta modu koordinatuan lan egin behar dute.

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!