Skip to content

Enpresak

Adimena elikatzea

Enpresaren kafetegia-jatetxea langileen zerbitzuan dagoen gunea da gure iritziz, astegunetan osasuntsu bazkaldu ahal izateko eskaintza gastronomikoak aurkitzeko lekua, baina baita ere ideiak lantzeko gune desberdina. Gure jantokietan bat egiten dute ongi jateak eta enpresako talentuak.

Zure jantokia, zure irudia

Enpresa-jantokia bere baloreetan oinarritu behar da eta garrantzitsua da elikagaien, zerbitzuaren eta lekuaren diseinuan kalitatea zaintzea. Gure ustez, enpresa arduratu behar da uneoro langileen ongizateaz. Hori dela eta, jantokian eskaintzen den janaria osasuntsua eta gozagarria izan behar da. 

Food&Talent

Sortu dugu Food&Talent kontzeptua, hau da, kafetegi-jatetxe barruan leku balioaniztunak sortzea enpresako talentuak eta elikadurak bat egin dezaten. Leku hauek diseinatu dira komunikazioa eta team buildinga sustatzeko asmoarekin. Horrez gain, talde-bilerak edo bisitak izateko guneak ere badaude. Dena eskaintza gastronomiko anitz eta osasuntsuarekin.

Digitalizazioa

Arcasaren eta enpresaren eta bere langileen arteko komunikazio digitalerako tresnak ematen ditugu. Informazio-pantailak eta aplikazioak ditugu menuak, alergenoak eta informazio nutrizionala aztertzeko eta eramateko janaria eskatzeko. Horrez gain, gure aplikazioak enpresarenarekin lotzeko aukera dago.

Zerbitzua dinamizatzea

Kontuan hartzen dugu enpresa bakoitzean egiten den lana eskaintza bere beharretara egokitzeko, beti elikadura osasuntsurako irizpideak jarraituz. Aurkezpen-formatu desberdinak eta menu eta plater sorta anitza proposatzen ditugu. Gastronomia-jardunaldi bereziak antolatu eta menu tematikoak egiteko aukera ere eskaintzen dugu.

Gure zerbitzuak

Gure konpromisoak

Enpresei zuzendutako zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa.

×ATENCIÓ: Cookies no configurades en l'idioma actual. Revisa la teva configuració al plugin, gràcies!