Arabako ESIko bi ospitaleetako (Santiago AUO eta Txagorritxu AUO) “5 Moments” kafetegietan biribiltze solidarioa egiteko aukera gaitu dugu.
Sistemari esker, kreditu-txartela erabiltzen duten kontsumitzaileek borondatez biribildu ahal izango dute ordaindu beharreko kopurua, eta zentimo batzuk erabili ahal izango dituzte kontsumo solidarioa egiteko.
Kafetegietan ekintza honen bidez biltzen diren funtsak ADSIS Fundazioaren proiektuetara bideratuko dira. Fundazioa egoera ahulean dauden pertsonei aukerak eskaintzeko lan egiten duen erakundea da.
Ekintza ARCASA konpromiso sozialaren barruan kokatzen da, eta Granollerseko Ospitale Nagusian eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean abian jarri genituenekin bat egiten du.