Xedea​

Etxetik kanpoko elikatze-zerbitzua eskaintzea kalitate-maila gorenarekin, gizartearen ongizatea hobetzeko asmoz, dieta orekatuei esker eta lehengai-sorta arduratsutik abiatuta ingurumenarekiko errespetu osoz.

Ikuspegia

Etxetik kanpoko elikatze-merkatuaren erreferenteak izatea.

  • Grinagatik eta arretagatik zerbitzuan
  • Gastronomia-eskaintzaren kalitateagatik
  • Esperientzia berritzaile eta pertsonalizatuagatik
  • Irisgarritasunagatik, komunikazio garden eta digitalaren bidez
  • Erabiltzaile eta kontsumitzaileen ongizatearen eta osasunaren arretagatik
  • Gure langileen etengabeko prestakuntzagatik
  • Ingurumenarekiko jarduera arduratsu eta sozialki jasangarriagatik

Baloreak

Konpromisoa

Buru-belarri jarduten dugu gure proiektu guztietan bezeroen eta gure lantaldearen arteko harreman iraunkorrak ezartzeko.

Bikaintasuna

Bikaintasuna bilatzen dugu egiten dugun guztian. Gardentasuna, etika eta indarrean dauden arauekiko errespetua erabiliz.

Kalitatea eta segurtasuna

Zorroztasuna kalitateari eta segurtasun osasun-higienikoari dagokionez eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuetan.

Erantzukizuna

Gizartearekiko, ingurumenarekiko eta jarduten dugun lurraldearekiko.

Pertsonez arduratzen gara

Pertsonen ongizatean, bezeroena zein langileena, ardazten dugu gure jarduera.

Ohitura eta berrikuntza

Ohituraren balorea mantentzen dugu puntako teknologiak eta prozesuak gehituz produktu eta zerbitzu onena eskaintzeko beti.